Drogen inguruko doako aholkularitza zerbitzua zabalduko du martxoan Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 7a, 20:55
Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasun Zerbitzuak martxoak jarriko du abian drogen inguruko doako aholkularitza zerbitzua. "Aholkudroga" egitasmoaren helburua edozein pertsona drogen inguruko informazioa ezagutzea eta zalantzak argitzea izango da, tokiko iturriek adierazi dutenez. Horretarako, hileko lehen astelehen eta ostegun arratsaldeetan egongo da zabalik, Uribe Kostako Mankomunitatean Larrabasterran dituen bulegoetan; Gatzarriñe 2-4 helbidean, alegia. Ordutegiari dagokionez, 15:30etik 18:00etara egongo da informazioa eskatu zein zalantzak argitzeko aukera. Telefono zenbakia ere jarri dute horretarako: 946 578 810. Azkenik, aholkularitza zerbitzuaren e-posta helbidea ondoko izango da: preven[abildua]uribekosta.org. Argazkian, lagun bat porrua egiten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun