Dozenaka uribekostarrek eman diote atxikimendua EHEren nazio manifestazioari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 8a, 11:39
"Sasi guztien gainetik... euskaldun eta burujabe!" lelopean, nazio manifestazioa deitu du larunbat honetarako Euskal Herrian Euskaraz talde euskaltzaleak. Dagoeneko, 1.600 lagunek baino gehiagok egin du bat martxako manifestuarekin. Uribe Kostan eta Erandion ere, dozenaka dira manifestua izenpetu dituztenak. Besteak beste, Paul Bilbao Kontseiluko presidentea, Josune Barrenetxea Sopelako zinegotzi ohia, Aitor Esteban bertsolari eta musikaria, Izarra Gisasola hezitzailea, Unai Brea "Argia"-ko kazetaria, Joseba Lekunberri Bereterretx euskal kultur taldeko kidea, Mikel Iturbe blogaria, Jon Olaso arraunlaria eta Julen Baile irakaslea ageri dira sinatzaileen artean. Facebook sare sozialean, berriz, Bizarra lepoan Getxoko euskara elkarteak, Plentziako ezker abertzaleak, Sopela.net-ek eta UKBERRI.NETek deitu dute Donostiara, hamaika uribekostarrekin batera. Bitartean, dagoeneko autobusak antolatu dituzte inguruan. Argazkian, Paul Bilbao, eskuman, martxara joateko euskalgintzak egindako deialdian / © EHE.
Manifestazioa Donostiako Bulebarretik irtengo da arratsaldeko 5etan. Euskaraz bizitzeko hautua, euskararentzako lehentasunezko estatusa, hizkuntz politika eredugarria eta horiek gauzagarriak egiteko burujabetasuna aldarrikatuko ditu martxak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun