Aurten ere ingurumenaz jabetzeko aukera izango dute Getxoko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 8a, 17:16
Getxoko Udalak 29.600 euroko diru-laguntza eman dio udalerriko ikastetxe publikoetako Ikasleen Gurasoen Federazioari aurten ere "Ibilbide ekologikoak" hezkuntza-programa aurrera eraman ahal izateko. Getxoko inguruak ezagutuz, eskola-umeak ingurumena ezagutzea eta horren babesaz kontzientziatzea da hiru biologok zuzendutako egitasmoaren helburua. Edukiaren hiru eremuak ondokoak dira: landa-lurrak, hirigunea eta kosta. Udal iturriek adierazi dutenez, programa garatzeko txangoak egiten dituzte ingurune naturalean zein hirigunean barrena. Lehen Hezkuntzako 5. mailan "palaxua eta hormak" izeneko ekosistemak ikasten dituzte eta 6. mailan "landa-lurra". Bestalde, DBHko lehenengo mailan "hirigunea" aztertzen dute eta bigarren mailan "kosta eta meatze aldea". Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroak ere parte hartzen du egitasmoan. Lehenengo taldeak Getxoko hirigunea aztertzeko irteera egiten du eta bigarrenak kostako biologia eta geologia ikertzen ditu. Halaber, eskulanak, tailerrak edo ikerketa lanak egiten dituzte, diziplina anitzeko metodologiarekin. Argazkian, bazter ederrak ditugu eskualde osoan.
2009-2010 ikasturtean, ikastetxe publiko, pribatu eta ikastoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 1.800 bat ikaslek parte hartu zuten "Ibilbide ekologikoak" hezkuntza-programan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun