Leioako Udalak ia 600.000 euro jarri ditu musika eta haur eskola berriak bukatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 8a, 17:54
Leioako Txomin Aresti ikastetxearen alboan altxatzen ari diren eraikin berriak tokiko musika eskola handitzea ahalbidetuko du eta, horrekin batera, haur eskola berri bat kokatuko dute herri erdialdean. "Obrek martxa ona daramate", udal iturriek adierazi dutenez. Orain, musika eskola berri horren barruko ekipamendua eta egokitzapena esleitu ditu Leioako Udalak. Horretara bideratutako diru-partida 594.946 eurokoa da, eta urte honen barruan garatuko dira barruko hobekuntza lanak, kanpoko obrekin batera. Espainiako Gobernuak emandako laguntzetatik, 2.201.371,27 euro zuzendu zituen udan zehar tokiko erakundeak, musika eskola handitu eta haur eskola berria egiteko. Egitasmorako, 2,6 miloi euro baino gehiago (2.636.372 euro) jaso zituzten E Plana delakotik. Hala ere, kopuru hori ez da nahikoa izan musika eskola berria guztiz ekipatzeko. Hori dela eta, Udalak 594.946 euroko partida bideratu du 2011ko aurrekontuetatik, obren pausu guztiak bermatu ahal izateko. Argazkian, obren egoera gaur egun / © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun