Sahararen aldeko itxialdia egingo dute asteburuan Itzubaltzeta gaztetxean

Asteburu honetarako ekimen berezia prestatu du Atfal Getxoko Sahararen aldeko elkarteak. Mendebaldeko Saharan ematen ari diren giza eskubide bortxaketen aurrean, itxialdia egingo dute Itzubaltzeta gaztetxean. Horrenbestez, larunbat honetan, otsailak 19, gaueko bederatzietan abiatuko dute ekimena Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaleko zentro sozialean; eta igandera arte iraungo du horrek. Itxialdian parte hartzen duten lagun guztien artean eztabaida egingo dute, Atfaleko kideek adierazi dutenez. Izan ere, sahararren giza eskubideak aldarrikatzeaz gain, Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidea defendatu nahi dute mobilizazio horren bitartez. Argazkian, "Oporrak bakean" ekimenaren bitartez, saharar umeak ekarri ohi ditu udal Getxo udalerrira Atfalek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun