Kirol taldeen artean 415.000 euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Otsailaren 24ra arte zabalik egongo da kirol talde getxoztarrek Udalari 2011ko diru laguntzak eskatzeko epea. Guztira, 415.000 euro banatuko dira bertako kirol-elkarteen artean, beraien jardueran sortutako ordainketei aurre egiten laguntzeko asmoz (ekintzen programazioa, lokalak alokatzea, ohiko gastuak...). Deialdian tokiko goi-mailako kirolariek ere parte hartu ahal izango dute. Izan ere, diru-laguntzen beste ildo bat zabaldu da lehiaketetan banaka parte hartu nahi dutenentzat, udal iturriek zehaztu dutenez. Gainera, tokiko erakundeak beste 20.000 euro emango dizkie 8 eta 12 urte bitarteko haurren entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzen duten kirol-talde eta elkarteei. Diru-laguntza horiek emateko balorazio-irizpide batzuk jarraituko dira, eta horien artean nabarmentzen dira: "emakumezkoen kirola sustatzea, immigranteak integratzea, ezintasunak dituzten pertsonentzako ekintzak antolatzea eta taldeak udal kirol-politikan sartzea eskola-kiroleko programen bitartez", azaldu dutenez. Argazkian, hainbat mutil esku-pilotan jokatzen / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun