Plentziar bat hil da Burgosen ibilgailu batek harrapatuta

Dirudienez, bihotzekoak jota hil zen atzo G.L. inizialak zituen Plentziako 48 urteko gizonezkoa, bere autoan itsas hiribilduko Mungia Bidetik zihoala. Hala ere, ez zen hori izan atzokoan udalerria astindu zuen zorigaiztoko gertaera bakarra. Ibilgailu batek harrapatuta zendu zen atzo goizaldean, Burgosen, I.Z.G. inizialak zituen 44 plentziarra. Espainiako Gobernuaren Gaztela eta Leongo Ordezkariordetzak zabaldu duenez, gidari plentziarrak beste auto batekin talka egin zuen, goizaldeko 2:53an, AP-1 (Burgos-Armiñon) errepidean, Castil de Peones parean. Bere ibilgailutik jaitsi eta, aseguruaren paperak konpontzera zihoala, beste kotxe batek harrapatu zuen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren Plentziako gizona suspertzeko asmoz, baina ez zuten bere bizia salbatzerik lortu. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du zoritxarreko istripua nola gertatu den argitzeko asmoz. Argazkian, Guardia Zibilaren trafiko patruila / cc-by-nc Contando Estrellas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun