Espainiako multinazionalek Latinoamerikan eragiten dituzten "kalteez" ari dira egunotan Plaza Beltzan

Martxoaren 11ra bitartean, "Multinacionales en America Latina: impactos y resistencias" izenburuko erakusketa egongo da ikusgai Plaza Beltza herri kultur-gunean, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Horren bitartez, multinazional espainolek Latinoamerikan garatzen ari diren "benetako lana" erakutsi nahi diete herritarrei Bakea eta Duintasuna elkarteak eta OMAL behatokiak; horien "ondorio ekonomiko, sozial eta ekologikoak" agerian uzteaz batera. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era. Gainera, horren osagarri, otsailaren 24an, "El segundo desembarco" izeneko dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan, Plaza Beltzan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kultur-gunearen inaugurazioan.

Larrabasterran espainolez emango badute ere, "El segundo desembarco" dokumentalak azpitituluak eta narratzaile ahotsa euskaraz dituen bertsioa ikus daiteke sarean, "Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan" izenpean.

"Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan" (© Omal eta Bakea eta Duintasuna)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun