Leioako campusera sartzeko bidegurutzea hobetuko dute

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailak BI-647 (Astrabudua-EHU) eta BI-738 (Leioako Txikia Etorbideko alboko bideak) errepideen elkarguneko lanak esleitzeko lehiaketa deitu du, eta horiekin batera BI-2704 eta BI-2731 errepideek Akarlandan, Erandion, duten bidegurutzea hobetzeko obrena ere. Lehenik eta behin, gaur egun dagoen T itxurako elkargunea aldatu eta biribilgune bat egin nahi dute, foru iturriek adierazi dutenez. Akarlandako bidegurutzean, berriz, errei berriak egin nahi dituzte: azelerazio-erreia, dezelerazio-erreia eta bidera sartzeko erreia, elkargunean autoen joan-etorria errazteko. Horretaz gain, gaur egun oinezkoentzat dauden bideak aldatuko dituzte, eta ibilbide berriari egokitu. Lan horien exekuzioa 3,1 milioi euroko aurrekontuaz (BEZik gabe) aterako dute lehiaketara. Argazkian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea otsailaren 7an, Plentziako Itsas Estaziora egindako bisitan / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun