Getxorako alkategaia aurkeztu du PSE-EEren zatiketak

Julio Pastor Getxoko alkategai izendatu du gaur Partido Social y Vasco (PSyV) delakoaren Exekutibak. Alderdi hori Sestaoko PSE-EEren hainbat zinegotzi eta militantek eratu zuten 2010eko irailean, Bizkaiko PSE-EEk bertako barne hauteskundetako emaitzei muzin egin zienean. Pasa den urtarrilean aurkezpen ofiziala burutu zuten. Leioan ere hautes-zerrenda aurkeztuko duela iragarri du PSyV-k, baina oraingoz ez du bertako hautagaitzari buruzko daturik eman. Berriz, Ortuellan, Santurtzin eta Sestaon jada zerrendaburuak aurkeztu dituzte. Hurrenez hurren, Juan Ramon Alcubilla, Txema Corton eta Alfonso Tapia dira. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez, etzi, ostegunean, izendatuko dute hautagaia. Luis Angel Perujo PSyVren idazkari nagusiaren aburuz, alderdiaren xedea "hiritarrei boterea itzultzea" da. Horretaz gain, Bizkaian "EAj eta PSE-EEren alternatiba" izan nahi dute. Perujok ez du ahaztu "inolako lotsa barik PSE-EEk eta EAJk Sestao eta Getxoko alkatetzak elkar banatu" zituztela. Argazkian, Luis Almansa eta PSE-EEko taldea izango ditu arerio nagusiak Getxoko PSyVk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun