Ertzaintzak greba orokorrean egindako "lan ona" defendatu du Aresek

Urtarrilaren 27ko greba orokorrean Ertzaintzak egindako "neurriko lan profesional ona" defendatu du Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Izan ere, "egoera zailean, egindako lanarekin, kalte handiagoak ekidin zituen" Poliziak, bere ustez. "Ertzaintzak ez zuen greba egitea oztopatu, pikete hertsagarriek eta istilu-sortzaileek autobusen garajeak blokeatzea edo industrialdeak ixtea saihestu zuen", adierazi du Aresek. Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo, Justizia eta Erakundeetako Batzordean agerraldia egin du Aresek, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak eskatuta. ELA, LAB, EILAS, EHNE e HIRU sindikatuek urtarrilaren 27rako deitutako greban izandako istiluei buruz azalpenak emateko eskatu dio Agirrezabalak sailburuari. Argazkian, besteak beste, Leioako Artea merkatalgunean borra-kolpeka oldartu zitzaien piketei Ertzaintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun