Gabonetan Sopelan jarritako espetxe solidarioa "txanodun borradunek" txikitu zutela salatu dute

Sopelako presoak gogoratzeko eta haien askatasuna aldarrikatzeko "espetxe solidarioa" jarri zuten Gabonetan udal pilotalekuaren parean. Barruan, Olentzeroa irudikatzen zuen panpina zegoen eta goiko aldean udalerriko errepresaliatuen argazkiak ikusgai zeuden, data esanguratsu horietan haiekiko elkartasuna eskatuz. Aipatu espetxea inolako arazorik egon zen bertan Gabon jai guztietan. Baina, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak orain salatu duenez, urtarrilaren 8aren bueltan erabat txikituta agertu zen. "Duela aste gutxi lekukoek AAMri berria helarazi zioten. Hiru txanodunek, eskuetan borrak zeramatzatela, espetxe solidarioa apurtu zuten. Ekintza hau goizeko lehenengo orduetan burutu zuten. Lekukoek esandakoaren arabera, txanodun hirukote horretako kide batek espetxea txikitzen zuen bitartean, beste biak aurrez aurre dagoen Euskadiko Kutxaren bulego ondoan zaintza lanak egiten mantendu ziren", Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Argazkia: © Sopela.net.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, "hiru pertsona hauek talde polizial baten kideak ziren. Erabili zuten zigorgabetasun osoa azaltzen du hori". Presoen aldeko elkartasuna ez dutela geldiaraziko ziurtatu dute. Torturaren kontrako aldarria ere ez dute ezabatu. Otsailaren 13ko Torturaren Aurkako Egunean, duela aste batzuk zentzuratutako murala berriro kaleratu zuten. "Norbaitek zerbait izkutatu nahi du?" leloarekin batera "Torturarik ez!" oihua kalera atera zuten. Sopelan "torturaren eta inposizioen aurkako jarrera oso bizirik dagoela" agerian utzi nahi izan zuten horrela.

Hona hemen ekimen horren inguruan editatu duten bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun