Salvador Amor eta Gabriel Ortegaren eskutik jarraituko du urteurrena ospatzen Koska irratiak

Hamargarren urteurreneko ekitaldiak Rafael Amor poeta eta musikari argentinar famatuaren musika emanaldiarekin abiatu zituen azaroaren 26an Koska irratiak. Ostiral honetan, berriz, aita beharrean semea, Salvador Amor, izango da Itzubaltzeta gaztetxean, Gabriel Ortegak lagunduta, "Rojo cancionero y banderas rotas" lelopean. Tartean, Getxoko Txorimalo gaztetxean ere egin zuten kontzertua, orain bi larunbat, DAR (Uribe Kosta), 4 Tragos (Ezkerraldea) eta Kasu! (Iruñea) taldeak aritu zirela. Etzikoa ere ez da urteurreneko azken ekitaldia izango. Izan ere, hamar urteak ospatzeaz gain, egun bizi dituen arazo ekonomiko larriak kitatzeko dirua batzen dabil Uribe Kostako irrati librea. Gauzak horrela, bost eurotan egongo da Salvador Amorren emanaldirako sarrera. Hitzordua gaueko bederatzietan jarri dute, Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaleko zentro sozialean. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun