Yokunka taldearen "Ambicion" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da ostiralean Sekekon

Ostiral honetan, otsailak 18, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Sopelako Sekeko gaztetxean. Gaueko bederatzietatik aurrera, "Ambicion" lana eskainiko du Yokunka talde gazteak. Emanaldia espainolez izango da eta 45 minutu iraungo ditu, Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) zehaztu duenez. Aktoreak hiru izango dira: Olatz Ganboa, Aitor Borobia eta Alex Ygartua, hurrenez hurren. Bestalde, igandean, "Hunger" (2008, Irlanda) filma egongo da ikusgai, 18:30etik aurrera, zentro sozial sopeloztarrean. Oraingo honetan Plaza Beltza herri kultur-guneak aukeratu du pelikula. Gainera, "domeka bero" guztietan bezala, proiekzioaren ostean, hanburgesak, musika eta giro ona izango dira. Hurrengo asteari dagokionez, argazkigintza tailerra egingo dute Sekekon. Argazkian, Sekeko gaztetxea gauez / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Larunbat eta igande goizean jarri dute eta argazki kamera eroatea beharrezkoa izango da. Joateko asmoa daukanak ondoko helbide elektronikora idatz dezake, gaian "argazkigintza" jarrita: sopelakoga@gmail.com.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun