Barne Ministerioak Fiskaltzaren esku utzi ditu Sorturen estatutuak

Espainiako Barne Ministerioak Estatuko Fiskaltzaren eta Abokatuaren esku utzi ditu Sorturen estatutuak, tokiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Otsailaren 9an aurkeztu zituzten alderdi politikoen erregistroan, Madrilen. Alderdi berriaren fundazio-aktarekin eta estatutuekin batera, segurtasun indarrek osatutako txostenak ere bidali dituzte alderdiaren "jatorria eta Batasunarekin izan ditzakeen loturei" buruz. Barne Ministerioak Sorturen eskaria Ministerio Fiskalaren esku uztea erabaki du eta dokumentu berberak helarazi dizkio Estatuko Abokatuari. Bitartean, atxikimenduak batuz doa larunbateko manifestazioak. Besteak beste, ELAk, LABek, ezker abertzaleak, Aralarrek eta Alternatibak ere bat egin dute Bilbon Sorturen legeztatzea aldarrikatzeko egingo den martxarekin. 17:30ean abiatuko da Casillatik. Argazkian, besteak beste, Iñaki Zabaleta Kazetaritza katedraduna dago bultzatzaileen artean / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun