Banco Guipuzcoanon "ezkutatutako aparteko orduak" ez onartzera deitu du LABek

Uribe Kosta eta Erandion bost bulego dituen Banco Guipuzcoano delakoan langileek "albiste txarrak" baino ez dituzte jasotzen azken aldian. Gutxienez, horrela adierazi du LAB sindikatuak gaur espainol hutsean zabaldutako oharrean. Izan ere, Sabadell taldeak Gipuzkoako bankuaren akzio guztiak iaz erosi zituenetik jabe berriak lan baldintzak okertzen saiatu dira, sindikatuaren arabera. Gainera, "Banco Sabadellen Zuzendaritzak inposatu ohi duela dirudi eta ezarritakoak onartzen ez dituztenak jazarri, iraindu, mehatxatu eta zigortzen ditu". Horrela, aurre erretiroa hartu ez zuten langileei leku aldaketa ezarri diela azaldu dute. Era berean, enpresak eta CGT-k aurre jubilatuen pentsioen osagaiak desagerraraztea sinatu zutela salatu dute. Orain berriz, hainbat neurri berri hartu nahi ditu Zuzendaritzak: soldataren zati bat derrigorrez pentsio-funts batera desbideratzea, ordutegien aldaketak eta malgutasuna, "ezkutatutako aparteko orduak" eta oro har, orain arteko lan baldintzak kentzea, Banco Sabadell-ekin omologatuz. Horren aurrean, langileak era bateratuan defendatzera eta beren eskubideen alde borroka dezaten deitu dituzte. Argazkian, Banco Guipuzcoano erostea erabaki zuen Banc Sabadellen Batzar Orokorra / © Banc Sabadell.

Uribe Kosta eta Erandioko Banco Guipuzcoanoren bulegoak

• Telletxe, 2. Algorta.
• Mesedetako AMa, 23. Areeta.
• Obieta, 2. Erandio.
• Plentzia Hiria, 42. Itzubaltzeta / Romo.
• Jose Ramon Aketxe, 5. Leioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun