Bartzelok jarritako fidantza Begoña gazteluko galeriak berreraikitzeko erabiltzea eztabaidatuko du bihar Getxoko Udalbatzak

Algortako Begoña gazteluan luxuzko hotela egingo zuela bermatzeko, 8,6 milioi euroko fidantza jarri zuen aspaldi Barcelo enpresak. Biharko ez ohiko udal batzarrean, diru hori galeriak berreraikitzeko erabiltzea eskatuko du Getxoko PPk. Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko martxoaren 9an kaleratutako txostenaren oinarrituko da horretarako Marisa Arrue buru duen alderdia. Barcelok berak egindako eskaera aintzat hartuz, harresiak bota eta berriro altxatzeko agindu zuen foru erakundeak, galerien egoerari erreparatuta. Hala ere, ia urtebete igaro denean, "oinezkoak babesteko heziak baino ez" dituzte jarri, popularrek kritikatu dutenez. "Eraikuntza proiektua eta obretarako baimen eskaera aurkezteko eman zitzaien lau hilabeteak baino askoz denbora gehiago pasa da", Arrueren hitzetan. Gauzak horrela, kontratua (2007ko martxoaren 30ekoa) bertan behera utzi, "kalte-ordain moduan" diru hori konpontze lanetarako erabili eta galerien etorkizunaren gaineko eztabaida sustatzea eskatuko du bihar Getxoko PPk. Argazkian, Iñaki Uriarte arkitektoa Begoña gazteluko galeriei buruzko azalpenak ematen / © Getxosarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun