Korrika astelehenean hasiko dira prestatzen Leioan

Leioako Korrika Batzordeak otsailaren 21ean, astelehenarekin, egingo du lehenengo bilera, Uribe Kostako AEKk jakinarazi duenez. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Lamia euskaltegian, Luis Bilbao Libano kaleko 8. zenbakian. Batzarrean, aurtengo edizioaren informazioa, herriko prestaketa, eta abarren berri emango diete hurbiltzen diren lagunei. Apirilaren 7an, Trebiñutik irtengo da Korrikaren 17. edizioa. Helmuga, berriz, Donostia izango du hilaren 17an. Eskualdeari dagokionez, eta lasterketaren orduak oraindik finkatzeke daudela, apirilaren 16an erandioztarrek hartutako lekukoa, Leioatik sartuko da eta hortik aurrera, Getxo udalerria, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz zeharkatuko dituzte "euskalakariek", AEKko kideek euskarari zaletasunaz gain erabilera ere eskaintzen diotenentzat sortu duten hitz berria. Hamaika egun horietan eta bereziki Donostiako jaian Euskaltzaindia izango da omendua. Argazkian, Korrika Leioan barrena duela bi urte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun