Itzubaltzetako azken portua itxiko dute hilaren 26an

Getxo eta Leioa udalerrien artean kokatuta dagoen Itzubaltzeta / Romok ez du kostarik. Halere, lantzean behin bertako kirolzaleek Gobela ibaia nabigatzen jardun dute. Kirol asmorik gabe, baina, parrandazaleek azken portu gisa hamaika hilabetetako goizaldeetan bisitatu duten Atsegin txokoak bere ateak itxiko ditu hilaren 26an, larunbatarekin. Baina, bikingoak bezala, Izkina koadrilakoek itsasontziak erretzen emango dute azken gaua, itxiera jaia ospatuko dutela. Horra hurbilduko diren marinelek eta itsasoan galdutakoek musika ona, giro jatorra eta doako pintxoak izango dituzte zain arratsaldeko 7etatik aurrera. Argazkian, Izkina koadrila 2009ko Itzubaltzeta / Romoko jaietako kalejiran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun