Pedro Aristegi ikastetxeko ikasle ohiak bilduko dira bihar

Itzubaltzeta / Romoko Pedro Aristegi eskolan ikasi eta 1986an Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) bukatu zuten dozenaka lagun bilduko dira bihar 18:30ean, egun Romo ikastetxea den lekuan. Ekimeneko antolatzaileek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, 1972an jaiotako ikasle guztiak batu eta orduan izan zituzten irakasle batzuekin bilduz, guztien arteko harremana mantendu nahi dute. Horretarako, bertan ikasi zutenak topatzen ahalegindu eta 160 bat lagunetatik erdiak hartu du aintzat bilkuraren ideia, eta baita ondoren egingo duten afariarena ere. Argazkian, 2008ko azaroaren 29an ikastetxean batu ziren ondorengo ikasturteko 50 bat ikasle.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun