Argazkigintza tailerra egingo dute asteburuan Sopelako Sekeko gaztetxean

Asteburu honetarako, argazkigintzan aritzeko oinarrizko ikastaroa antolatu du Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). Eskolak larunbat eta igandean izango dira, 10:00etatik 14:00etara, Sekeko gaztetxean. "Ondo legoke norberaren kamera eramatea baina ez da guztiz beharrezkoa", tokiko neska-mutilek adierazi dutenez. Parte hartzeko asmoa daukatenek mezua bidali beharko dute ondoko helbide elektronikora: sopelakoga[abildua]gmail.com. Mezuaren izenburuan "argazkigintza tailerra" jarri beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun