Bi denboraldiren ostean Ohorezko Mailan da berriro Getxo Rugby

Asko sufritu behar izan zuen atzo Getxo Artea Rugby Taldeak Ohorezko Mailarako igoera lortzeko. Hori-beltzek luzapenean irabazi zioten (43-21) Valentziako Les Abelles taldeari. Partidako zati horretara fisikoki hobeto heldu ziren getxoztarrak eta, ondorioz, garaipena lortu zuten. Arauzko denboraren amaieran markagailuak 23-21 emaitza zuen, Fadurakoen alde. Hala ere, abantaila ez zen nahikoa igoera lortzeko, joaneko partidan talde valentziarrak bi puntuz (15-13) irabazi zuen eta. Argazkia: © Getxo Artea Rugby Taldea.

Norgehiagokaren hasiera txar baten ondoren, Getxo Rugby Taldeak partidaren jabetza hartu zuen, bai jokoan, bai markagailuan. Bigarren zatiaren lehen minututan 20-6 zegoen markagailua. Bazirudien norgehiagoka erabakita zegoela, baina Santi Perez de Ciriza eta Eade jokalariei txartel hori bana erakutsi zieten; eta etxeko taldeak hamar minutuz jokatu behar izan zuen bi mutil gutxiagorekin. Etekinik atera zion talde valentziarrak eta, arauzko denboraren amaierara, 23-21 emaitzarekin heldu zen. Azkenean, luzapenean getxoztarrak gehiago izan ziren eta garaipena eta igoera lortu zuten.

Ikusi garaipeneko argazkiak (© Getxo Artea Rugby Taldea):



Argazki gehiago:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun