Uribe Kosta-Butroe biotopo babestua izendatzea aholkatu du EHUk

Uribe Kosta-Butroe eremua biotopo babestua izendatzea gomendatu dio Jaurlaritzari Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU); baita gune hori Natura 2000 izeneko Europa mailako sare ekologikoan sartzea ere. Gaur eman du ezagutzera EHUren txostena Ekologistak Martxan erakundeak. Lakuako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2010eko uztailean egin zion azterketa egiteko enkargua unibertsitateari. Erabaki hori Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Plentzia, Gorliz eta Lemoizko udalek babestu zuten. Abenduaren erdialdean entregatu zion txostena Jaurlaritzari EHUk. Uribe Kosta-Butroe eremuan balio handiko paisaiak, elementu geologikoak eta animalia eta landare espezie eta komunitateak daudela nabarmendu du azterlanak. Horiek guztiak, batez ere, itsaslabarretan, dunetan, estuarioan, paduretan eta landazabaletan biltzen dira. Argazkian, 2010eko urrian, Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea eskatu zieten administrazio publikoei Astondopunta, Eguzki, Ekologistak Martxan, Espitzu, Lannius, Sagarrak, Talaia, Txipio Bai eta Txirpial talde ekologistek.

Horrekin batera, gune guzti horien inguruan, "indargetze eremu nahikoa" zehaztea aholkatu du EHUk, "paisaia eta ingurumenaren gaineko inpaktuak saiheste aldera". Unibertsitateko adituek gogoratu dutenez, "estuarioaren eremuak gizakiaren presio handia jasaten du. Hirigintza prozesuetatik at dauden gunean babestuz eta ingurumen aldetik hobetuz mugatu behar da hori".

Irakurri hitzez hitz EHUk egindako txostena (espainolez):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun