Asteburuan Bartzelonan arituko da Dale ke Aun Respira taldea

Lau urtez Euskal Herrian zehar hamaika kontzertu eskaini ostean, mugetatik irten eta Bartzelonara egingo du salto Dale ke Aun Respira (DAR) Uribe Kostako talde gazteak. Bi egunez ibiliko dira musikariak Herrialde Katalanetatik. Ostiralean, hilak 25, Desquici talde lokalarekin batera, lehenengo emanaldia emango dute Sabadelleko La Sala lokalean, gaueko hamarretatik aurrera. Hurrengo egunean, larunbatarekin, berriz, Bartzelona hirira abiatu eta Viladecans auzoko etxe okupatuaren urteurren ospakizunetan arituko dira tokiko beste bi talderekin batera. Argazkian, Dale ke Aun Respira talde uribekostarra Lasan (Nafarroa Behea), 2009ko Gazte Martxan / Mugaz Muga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun