Txina izango dute oinarri Berangoko inauteriek

Txina izango da Berangoko inauterien inspirazio iturria. Martxoaren erdialdean ospatuko dira. Horrenbestez, hilaren 19an egingo dute jaitsiera, Deabru Beltzak taldeak alaituta. Ekialdeko dragoi bat buru dutela, Txinako ohiko jantziak eramango ditu segizioak. Berangoetako kultur etxetik abiatuko dira, udal pilotalekura heltzeko. Deabru Beltzak taldeak alaituko du kalejira. Behin frontoira helduta, bertan jarraituko du ospakizunak, haurrentzako dantzaldia eta txokolatadaren bitartez. Ohikoa denez, aste hauetan zehar, haur eta gazteentzako tailerrak egiten ari dira, makilatzen ikasi eta mozorroak egin ditzaten. Besteak beste, larunbat honetan, Gaztelekuan egingo dute mozorro tailerra, 17:00etatik aurrera. Argazkia: cc-by-nc-sa SebKe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun