Irola irratia: "Bilboko Udalak irratia dagoen lokalen hitzarmena deuseztatu du"

Irola irratiko kideok jakinarazi nahi dugu Iralako lokaleen kudeaketarako hitzarmena bertan behera geratu dela. Lokal hauetan Irola Irratia dugu. Egoera honen berri dugu aurreko astean jasotako gutunen bidez; gutunotan Bilboko Udalak 14 urtez indarrean egon den hitzarmena deuseztatzen zuela zioen, euren esanetan hainbat puntu ez betetzeagatik: lokalaren garbitasuna eta hitzarmena berritzeko axola eza besteak beste. Gutun hauek apelazioak egiteko 10 eguneko epea geneukala zioten, otsailaren 21ean astelehena, beteko da epea. Baikorrak izan ditugu beti barrutiko ordezkariek idatzitako txostenak; erabakiaren bapatekotasuna eta haien argudio eskasak kontuan hartuta hitzarmena ez berritzeko xedea faltsua dela deritzogu. Argazkian, Irola irratiko estudioak urtarrilaren 29an zabaldu ziren berriro, Ertzaintzak Iralako lokalak 24 orduz itxita izan ondoren / cc-by-nc Irola irratia.

Egoera honetaz kexu gara, lokalak arriskuan daudela ondorioztatzen dugu, eta hauekin batera ia 25 urte dituen irrati libre honen biziraupena ere bai. Horregatik Irola Irratiak azpimarratzen du Irratiari eta lokalei eutsiko diegula, eta horretarako geure esku dagoen guztia egingo dugu behar den edonorekin bilduz.

Irola Irratia irrati aske, asanbleario eta autokudeatua da,jende askoren ahaleginari esker eraikia;25 urte hauetan gauza asko egin dira, eta asko izan dira igaro ditugun une onak eta txarrak, ez dugu gertakizunen zain besoak gurutzatuta egonean geratzeko asmorik. 2011/2012 denboraldian emisoraren 25. urtemuga betetzeko asmoa dugu, ospatuko dugu eta zuekin guztiokin batera beste 25 urte betetzeko asmoa dugu.

Momentuz, www.sindominio.net/irola webgunean edo FMko 107.5aren bitartez entzun ahal gara.

Informatzen jarrituko dugu

Irola irratiaren batzarra
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun