Josu Amezaga: "Kontuz Libiarekin! (gogoratu Errumania)"

[cc-by-sa Josu Amezaga - Sustatu.com] Ez dakit zer gertatzen ari den Libian (inork ba al daki?), baina azken orduetan komunikabide askotan zabaltzen ari diren informazioek antza handia dute duela hogeita bat urte Errumaniaz zabaldu zirenekin. Orduan Ceaucescu izan zen bota beharrekoa –1989an erregimen komunista guztiak jausi ostean zutunik eusten zion buruzagi komunista bakarra– eta fusilatuta amaitu zuen. Egun gutxian zabaldutako albisteek sarraskiak, erailketa masiboak zein era guztietako triskantzak nabarmendu zituzten: orotara 60.000 hildako baino gehiago. Gerora jakin zen hildakoak 700 inguru izan zirela, erdia Ceaucescuren aldekoak. Eta herri matxinatua baino areago, estatu kolpea egon zela istiluen atzetik. Argazkian, Gadafiren aurkakoak Whasintong DC-n, Etxe Zuriaren aurrean / cc-by-nc-nd Messay Shoakena.

Egun haietan Errumaniara iritsi zen France Press-eko lehen kazetaria (Ricardo Uztarroz zuberotarra) harrituta agertu zen beranduago, komunikabideek esan zutenaren eta berak ikusi zuenaren arteko aldeaz mintzatzean (orduko gezurrari buruzko liburu argigarri bat: "Un mensonge gross comme le siècle", Michel Castex).

Ez nator Gadafiren defentsan. Baina begira gazkijo didate antzekotasunek; eta zuhur ibiltzeko gomendatu. Ez nator "Egin" zena edo " Gara" kritikatzera ere. Nire inguruko komunikabideak dira nire ardura, eta horiek aukeratu ditut (begiratu arin batean, beste inguru batzuetako komunikabideek antzeko joera erakusten dutela iruditu zait). Ikusi, eta konparatu.


Argazkiak.org | Errumania 1989 © cc-by-sa: josu50


Argazkiak.org | Libia 2011 © cc-by-sa: josu50

Josu Amezaga EHUko Kazetaritza irakasle algortarrak gaur Sustatu.com-en argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun