Bi pertsona zauritu dira Leioan izandako trafiko istripuan

Bi pertsona zauriturik irten dira gaur arratsaldean Leioako Artatza auzoko tunelean izandako trafiko istripuaren eraginez. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, zaurituak 32 urteko emakume bat eta 70 urteko gizonezko bat izan dira eta biak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Istripua Uribe Kostako korridorea eta Avanzadako errepidea batzen dituen Artatzako tunelean, Bilborako noranzkoan, jazo da, bikotea bidaiatzen zuen furgoneta errepidetik atera eta ezkerreko errailean gelditu denean, trafikoa moztuz. Auto ilarak bost kilometroko luzera izan dute une batzuetan, Berangoraino helduz. Bestalde, pasa den ostiralean, beste emakume bat, 43 urtekoa, zauritu zen Leioan, hiru autoen arteko trafiko istripu batean. Bera ere eraman behar izan zuten Gurutzetara. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun