Pinguino mozorro tailerra egingo dute ostiralean Kukupraka ludotekan

Gero eta gertuago ditugu aurtengo inauteriak. Gauzak horrela, ostiral honetarako, otsailak 25, pinguino mozorro-tailerra eta musika prestatu ditu Kukupraka udal ludotekak. Ordutegia 17:30etik 19:30era jarri dute, Areetako Ipotxen plazan (Eskoletako plaza) dagoen lokalean. Bertokoek azaldu dutenez, ekintza irekia izango da, ludotekako bazkide diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat, beti ere 5 eta 11 urte artean badituzte. Bestalde, martxoan zehar, Atfal Getxoko Sahararen aldeko elkartearentzat jolasak lortzeko kanpaina egingo dute. Informazio gehiago eskuratzeko, ondoko telefono zenbakira dei daiteke: 944 660 355. Martxoaren 25ari dagokionez, "Betiko jolasen festa" egingo dute Kukuprakan. Horrenbestez, egurrezko jolas desberdinak egongo dira plazaren kanpoaldean, 17:00etatik 20:00etara. Ondoko hori ere ekintza irekia izango da. Argazkian, hainbat eskola-ume inauteriez gozatzen / © Getxoko Kultur Etxea.

Maiatzera arteko beste hainbat ekintza:

- Apirilak 15, ostirala: Kuku-korrika eta “Euskararen bila” pista-jolasa ludotekan eta Areetako Ipotxen plazan, 17:30etik 19:30era. Ekintza irekia da, ludotekako bazkide zein ez-bazkideentzat. 5-11 urteko umeentzat.
- Apirilak 18, 19, 20, 26, 27, 28 eta 29. Aste Santuko egunetan 10:30etik 13:30era zabalik bazkide zein ez-bazkideentzat. 5-11 urteko umeentzat. Tailerrak, eskulanak, kanpo-jolasak, mahai jolasak eta perkusio-tailerra nagusienentzat
- Maiatzak 27, ostirala. 17:30etik aurrera, haurrentzako antzerkia Areetako Ipotxen plazan. Ekintza irekia da, ludotekako bazkide zein ez-bazkideentzat. 5-11 urteko umeentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun