Algortako gaztelekuko ateak zabalik izango dituzte igandean aita-amek

Gauegun gaztelekuan ate irekien jardunaldia antolatu du igande honetarako Getxoko Udalak. Gauzak horrela, bertan egoten diren neska-mutilen gurasoek zein interesatuta dauden guztiek ekipamendua ezagutu ahal izango dute, Gazteria Zerbitzuaren eskutik. Hala ere, "erabiltzaileen gaineko informaziorik ez da emango, ekipamenduari buruzkoa baizik. Horien intimitatea bermatuta geratuko da", tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Ate irekien jardunaldia bi txandatan egingo dute. Lehenengoa 17:15ean hasiko da 15 minutuko aurkezpen labur batekin, gaztelekuko erabilera anitzeko aretoan. Bileran dinamizatzaile taldea aurkeztu eta funtzionamendu arauak azalduko dizkiete aita-amei, baita zalantza eta galderei erantzun ere. Ondoren, lokala bisitatu ahal izango dute (18:15ak arte). Bigarren txanda 18:30ean hasi eta 19:30ean amaituko da, dinamika berbera jarraituz. Informazio gehiago 944 660 356 telefono zenbakian eskura daiteke. Argazkian, hainbat gazte Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun