Larunbatean auzolanak izango dira Ermitatze gaztetxean

Larunbat honetan, otsailak 26, auzolanak egingo dituzte Ermitatze gaztetxean. Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideek azaldu dutenez, besteak beste, hormetan marraztu eta estalkia konpondu egingo dute. Goizeko hamaiketan hasiko dira auzolanak. Gogoratu Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako kideek urtarrilaren 3an sartu zirela Antolin Deuna plazatxoan dagoen Uriartenatxikia etxean, bertan gune autogestionatua zabaltzeko asmoz. Ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun