Asier Hormazak hezur-haragituko du telebistan Sabino Arana

"Sabin" telefilma filmatzen hasi dira Azpeitian. Sabino Arana euskal nazionalismoaren sortzailearen bizitza eta pentsamendua jorratuko du telebistarako pelikula berriak. Patxi Barcoren zuzendaritzapean, Asier Hormaza aktore algortarrak landuko du Sabino Aranaren papera, EITBk zabaldu duenez. Angel Amigo dugu lan berri honetako ekoizlea, eta Carlos Zabalak idatzi du gidoia. "Istorioak Euskal Herriko historian nahitaezko bezain ezezagun izan den belaunaldi bat eman nahi du ezagutzera, Euskal Herriko eta Espainiako politika betirako aldatuko zuen garaia pantailara eramanez", azaldu dutenez. Unamuno eta Canovas del Castillo pertsonaiak ere istorioan aurkituko ditugu, Jose Mari Berasategui eta Zorion Egileor aktoreen eskutik. Joseba Apaolaza, Iñaki Beraetxe, Alvaro Garayalde, Itziar Ituño, Aitor Beltran, Gotzon Sanchez, Oihana Maritorena, Joli Pascualena, Yago Mateo eta Esther Velasco aktoreek ere hartuko dute parte. Argazkian, Asier Hormaza Ainhoa Aierberekin, "Hor al zaude?" antzezlanean / © Kultur Kabia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun