"Tximeletak" dokumentalaren eskualde mailako aurkezpena egingo dute bihar Berangon

Ostiral honetan, otsailak 1, "Tximeletak, etengabeko metamorfosia" ikusentzunezko lana aurkeztuko dute Uribe Kosta eskualde mailan. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Berangoko kultur etxean. Gazte mugimenduaren hamarkada luzeetako borrokaren eta bilakaeraren kontaketa egin nahi duen dokumentala da "Tximeletak, etengabeko metamorfosia", egungo zurrunbilo politiko eta sozialean iraganeko perspektiba galtzeko arriskuaren aurrean, gazte memoria berreskuratu eta hedatzeko asmoz Topatu.info agerkari digitalak egindako lana. Egun batez, azaroaren 22an, Topatu.info atarian ikusgarri izan zen arren, azaroaren 29an aurkeztu zuten Donostiako Dokan jaialdi bidez. Argazkian, 2012ko martxoaren 24an Algorta eta Getxon barrena egindako ibilaldia, Gazte Martxaren berri emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun