Gaur abiatu da Leioako Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 16a, 21:19
Egun, Leioako gazte gutxik jakingo du zer zen Kraska gazte konpartsa, ezta birizik dagoen ere. Baina, 2004n Kraskak ereindako Gazte Egunaren kimua dagoeneko bonsai bihurtua dute gaurtik ikusgai neska-mutil leioztarrek. Izan ere, larunbatean hamargarren urtemuga beteko du gazteen asmoen erakustokia den Gazte Egunak, eta urteurren borobila baliatuz, Gazte Eguna Gazte Astea bilakatu dute Leioako Gazte Asanbladako kideek herriko gazte koadrila eta eragileekin elkarlanean, hainbat ekimen, emanaldi, ikuskizun, mahai inguru eta jarduera antolatu dituztela. Gauzak horrela, atzo ziren astea hastekoak, baina Iker Rodrigoren atxiloketa eta berau salatzeko manifestazioa zirela eta, bertan-behera utzi zuten Leioako Akelarreari buruzko dokumentalaren aurkezpena. Gaur, ordea, 19:00etan "Zer da... amodio erromantikoa?" hitzaldi-tailerra izango dute Lamia AEK euskaltegian, Bilgune Feministaren eskutik. Larunbatera arte, egunero gazte jarduerak izango dira herrian eta azken egun horretan Gazte Eguna burutuko dute, gazte jokoak, herri bazkaria eta kontzertua izango direla, besteak beste. On, Pablo Hasel, Itziarren Semeak eta Honat taldeek joko dute. Argazkian, herri bazkaria aurreko edizio batean
Gazte Astearen kartela

KARTELA

Gazte Egunaren kartela

gazteg
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun