Kultura 2014-09-12 22:43

Betagarrik abiatuko du Urdulizko jaietako bigarren asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Urdulizen eta inguruetan asko eta asko konturatu gabe ibili arren, aste bat pasatu da aurtengo Andra Mari jaiei hasiera eman zien txupina jaurti zutenetik. Gauzak horrela, elizaldean indar guztiak xahutu ez duenak jai gura asetzeko moduko beste asteburu bat izango du aukeran, oraingoan Elortzan. Kirol ekitaldiak alde batera utzita, jai egitarau ofizialeko ekimenik aipagarriena gaurko kontzertua izango da. Izan ere, 23:00etatik aurrera eskualdeko Ukan taldea, Entxufaus eta Betagarri arituko dira, melomanoen gozamenerako. Bihar, ordea, Iratxo Gorria herriko dantza taldearen emanaldia izango da Elortza eskolaren patioan, goizeko 11:30ean. Musika emanaldiak, haurrentzako herri kirolak eta jolasak, eta erromeria ere ez dira faltako. Halere azken kartutxoak igandean erreko dituzte. Egitarau alternatiboari dagokionez, bertso-triki-txalaparta-kalejira prestatu du gaurko Urduliztarrak kolektiboak eta bihar ere herri bazkaria egingo du 14:30ean, ostean Lurreko erromeria izango dela. 19:00etan, ordea, Sound System arituko da txosnagunean. Argazkian, Betagarri taldea Durangon emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Saioa Cabañas "Gauilunak".
Urdulizko Andra Mari jaietako bigarren astebururako egitarau ofiziala

Irailak 12, ostirala

• 16:00etan, eskubaloia umeekin, Urduliz eskubaloi taldearen eskutik, Elortza eskolako patioan.

• 19:00etan, Futbol 7 III Lehiaketako finala Iparralde kiroldegian.

• 19:30ean, goma pelotazko emakumeen pala partidua eta profesional mailako pala partidua Iparralde kiroldegian.

• 19:30ean, III. Futbol 7ko Txapelketaren finalak Iparralde futbol zelaian.

• 23:00etan, kontzertua Elortza auzoan, Entxufaus, Ukan eta Betagarri taldeekin.

Irailak 13, larunbata

• 8:30ean, herri martxarako izen-ematea, Udaletxeko plazan. Irteera 9etan.

• 10:00etan, txistularien kalejira.

• 11:00etan, Txu-txu trena eta umeentzako parkea (puzgarriak, ludoteka, eta jumping), Elortza eskolaren patioan. Herri kirolak haurrentzak.

• 11:30ean, Iratxo Gorria herriko dantza taldearen emanaldia.

• 12:00etan, VI. Ping Pong tximista txapelketa Elortza eskolaren patioan. 10 urtetik gorakoentzat.

• 12:30ean, erronka nagusia Udaletxeko plazan.

• 14:30ean, herri bazkaria Iparralde kiroldegian. Txartelak salgai: Txiki Barri jatetxea eta Txiberri tabernatan.

• 17:00etan, esku pilota profesionalen jaialdia.

• 17:00etan, haur festa, Elortza eskolaren patioan.

• 17:30ean, mozorro txapelketa. Ondoren, "Sardina freskue" herriko umeen antzezlana eta sarien emanaldia.

• 19:00etan, Sound System Elortzako txosnagunean, Urduliztarrak kolektiboaren eskutik.

• 20:00etan, sardina jana, trikitrixaz eta panderoz alaituta, Udaletxeko plazan.

• 21:00etan, Kick Boxing lehia-erakusketa Iparralde kiroldegian.

• 23:00etan, mozorro gaua. Kontzertua Elortza auzoko txosnagunean, Papa Blues Band eta Sin Rumba Fija taldeen eskutik. Ondoren, erromeria Urrats taldearekin.

Irailak 14, igandea

• 12:00etan, Urdulizko Futbol Taldearen aurkezpen partida Gasteizko Ariznabarra taldearen aurka, Iparralde kiroldegian.

• 16:00etan, Mus Txapelketa Txiki-Barri tabernan.

• 18:00etan, areto dantzak Iparralde kiroldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa