Gazteok 2014-09-19 20:29

Urdulizko gaztelekuak bihar zabalduko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Eleizalde kaleko plazatxoko eraikina berriztatzeko lanak amaitu ostean, 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzenduta egongo den gaztelekua inauguratuko dute larunbat honetan, hilak 20, Urdulizen. Hurrenez hurren, hilaren 10 eta 11n jaso zituzten guraso eta gazteen bisitak instalazioek. Baina, bihar zabalduko ditu ateak, konpontzeko, Udalak 514.000 euro jarritako eskola zaharrak. Gaztelekuak hiru solairu izango ditu: lehenengoa, jolasei zuzendua, sarrera librekoa; eta beste biak ekintza kultural eta tailerrei zuzendutakoak. Eskalada-murrua ere jarri dute kanpoko hormetako batean. Biharko inaugurazio jaiari dagokionez, zumba maratoia (12:30), perkusio tailerra (14:00), herri gazte barbakoa (15:00), graffiti erakusketa (17:30), skate tailerra (18:00), pintxo tailerra (19:00) eta DJ diskoteka festa (20:30) izango dira. Argazkian, urtarril hasierarako martxan ziren zaharberritze lanak / © Urdulizko Udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa