Bi gizon atxilotu dituzte Sopelan tindatutako billeteekin iruzur egiten saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 12a, 13:27
Ertzaintzak 28 eta 27 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astearte arratsaldeko azken orduan Sopelan, billete tindatuen teknika erabilita herritar bati 50.000 euroko iruzurra egiten saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, aurreko egunetan bi gizon negozio horretako arduradunarekin harremanetan jarri ziren negozio horretan inbertsio bat egiteko, herentzia batetik jasotako diruarekin. Diru-kopuru hori, ustez, gizonezko horien jatorrizko herrialdetik ilegalki atera zuten. Antza denez, kontrolak saihesteko, gizon horiek zekartzaten billeteak zuriz tindatu zituzten. Ondorioz, billete horiek zenbait prozesu kimiko behar zituzten, berriz ere legezko izateko. Diruaren ustezko «garbiketak» egiteko, gizonezko horiek biktimari 50.000 euro emateko esan zioten.
Arratsaldeko zortzi eta erdiak pasa ondoren, zaintza-lanetan ari ziren ertzainek ustezko bi iruzurgileak dendara sartu zirela ikusi zuten eta, horregatik, agenteak bertara sartu ziren minutu batzuk geroago. Ertzainek, dendan sartu zirenean, bi gizonak identifikatzeari ekin zioten. Dendako mahaiaren ondoren koloretako likidoak zituzten hainbat ontzi zeuden eta mahaiaren gainean, berriz, likido horiekin bustitako billeteren bat, aluminio-paperezko bilgarriak eta billete tindatuen iruzurra egin ohi dutenek erabiltzen dituzten bestelako tresna batzuk. Hori horrela, berehala, ustezko bi iruzurgileak atxilotu eta polizia-instalazioetara eraman zituzten beharrezko eginbideak gauzatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun