Kataluniako independentzia berbagai Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 12a, 19:01
Gaur, ostirala, abenduak 12, Ricard de Vargas Golarons idazle, historiagile eta zinema gidoilari anarkista katalanak hitzaldia emango du Algortako Eztabaida gune antiautoritarioan (Villamonte plaza, A4). Hitzordua 19:30ean jarri dute. Vargasen solasaldia "Anarkismoa eta nazio askapena. Kataluniako prozesua ikuspegi libertariotik" du izena. Izan ere, Vargas ezaguna da 70. hamarkadan MIL Askapenerako Mugimendu Iberiarreko kidea izateagatik. Talde armatu autonomoaren ostean, OLLA Borroka Armatuaren Erakundean ere militatu zuen. Idazlea erabat ados dago Kataluniaren independentziarekin eta bere ustez, "abiatu den prozesuak ez du atzera bueltarik", gaur "Berria" egunkariak argitaratu duen elkarrizketan aitortu duenez. Argazkia: © CNT Alacant.
Ekimeneko kartela

ricard
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun