Maider Briongos bigarren lotu da Squah Master txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 15a, 03:18
Maider Briongos Ibarrondo squash jokalari erandioztarra bigarren sailkatu da pasa den larunbatean jokatutako Hego Euskal Herriko Squah Master txapelketan. Briongos, egungo Hego Euskal Herriko txapelduna, 0 eta 3 galdu zuen finalean Laura Saezen aurka, Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian. Erandioztarra Sestaoko Benedikta squash taldean aritzen da eta Saez, berriz, Arrasateko AKE Squash taldean. Gizonezkoen lehiari dagokionez, nafarrek erabat kontrolpean izan zuten txapelketa, finala bi talde iruindarren artean jokatu zutela: Oberena ordezkatzen, David Marinek irabazi zuen master titulua, 3 eta 1 nagusituta. Bere aurkaria Liam Kane izan zen, Amaya kirol taldeko partaidea. Argazkian, Maider Briongos San Inazion, Benedikta taldeko Jokin Esparzarekin batera / © Benedikta squash taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun