Gaurko etxe-gabetzea gelditzera deitu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 16a, 11:35
PAH Sendiak bere bitakoraren eta sare sozialen bidez zabaldu duenez, gaur, asteartea, abenduak 15, Algortako Konporte kaleko 28. zenbakiko (San Inazio ikastetxearen aurrean) familia bat bere etxetik kaleratuko dute. Hori dela eta, aipatu plataformak kontzentrazioa deitu du gaur goizerako, 11:00etan, etxebizitzaren aurrean, "kaleratzea gelditzeko asmoz". Gogoratu, ekainaren 24an beste sendi bat kanporatu zutela Algortako Aldapa kaleko 23. atariko etxetik. Orduan, Ertzaintzak identifikatutako 14 lagunen epaiketaren harira, Auzokideok plataformak ohar bidez plazaratu zuenez, ondoko etxe-gabetzeak ez dira kasu isolatuak: "pitinka-pitinka baino gelditu barik" gertatzen ari dira. Argazkian, ekainaren 24ko etxe-gabetzea / © Getxotik_aske.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun