Gaur ere gau osoan ibiliko da metroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 19a, 13:21
Joan den ostiralean bezala, gaur, abenduak 19, gau osoan ibiliko dira trenak, Metro Bilbao garraio enpresak jakinarazi duenez. "Gabonen aurreko bi ostiraletan, pertsona asko elkartu egiten da eta momentu ona da autoa bere lekuan utzi eta garraio publikoa erabiltzeko", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Izan ere, data hauetan ohikoak izaten dira enpresa edo koadrila bazkari zein bazkariak. Zerbitzu horrekin ostiralean goizean goiz hasi eta igandeko 23:00ak arte izaten den garraio-eskari etengabea ase nahi dute. Bestalde, Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezia emango du astelehenean, abenduak 22, Bilboko Santo Tomas azoka tradizionala dela-eta. Hilaren 24ko eta 31ko gauetan (Gabon Gaua eta Gabon Zaharra) ere gauza bera egingo dute, ordutegiak Gabonetako jaietara egokituz. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun