Ez ote dago alternatibarik?

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Landeta Terceño 2024ko ots. 12a, 14:24

Interneten "crisis climática" bilaketa eginez gero, bilatzaileak urrutira eramango gaitu; planetaren beroketak poloetan duen eraginaren inguruko informazioa azalduko zaigu edota CO2 isurketen inguruko datu globalak, besteak beste.

Ongi dago berebiziko premia duten prozesu global hauek presente izatea, baina aldi berean, arazo zein erronka globalen eta gure gaitasun kolektibo lokalaren arteko harreman disparekoak etsipenera garamatza maiz, inmobilismora.

Zaila da ulertzea guretik nola egin daitekeen zerbait irabazi ekonomikoak helburu bakartzat dituen egitura produktibo eta ekonomikoetatik, bizitzak zentroan jarriko dituen ereduetara igarotzeko. Aldaketa soziala baina, ez da beste gabe edo bat-batean gertatzen den zerbait, eta batez ere, ez da gure jardunetik independentea. Lokaletik, txikitik, hasi gaitezke sektore ezberdinetan aliantzak egiten eta eredu alternatiboak proposatu eta eraikitzen.

Bide honetatik, bada esperientzia bat, eskualdean enplegu industrialaren suntsipenaren aurrean alternatiba ekosoziala proposatzen duena. Txikia izango da, akaso, baina txikia bezain berritzaile eta erreala ere bai. Urdulizko Mecaner enpresako langileek, Stellantis multinazionalaren produkzioaren deslokalizazioaren aurrean, enpresaren eraldaketa ekosozialerako plan bat abiatu dute Urdulizko udalaren laguntzarekin. Funtsezkoa da trantsizio ekosozialaren klabeetan kokatzen garen guztiok indarra egin eta prozesua bultzatzea.

Mobilizatu gaitezen eta argi adierazi dezagun: "Mecaner ez itxi, alternatiba ekosoziala!"

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun