Udal hauteskundeak 2015

Esnatu Leioa herri-hautagaitza maiatzeko udal hauteskundeetara

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 18a, 15:47
Atzo egindako batzarrean aukeratu zuten herri-ha

Ahal Dugu (Podemos) al­der­­diak otsailaren 10eko ba­tzar irekirako deialdia za­­­­bal­­du arren, maiatzaren 24ko udal hau­teskundeetara aurkeztuko duten herri-hautagaitza alderdi horretakoa ez dela i­­zan­go adierazi dute Pablo Iglesias bu­ru duen mugimenduaren in­gurukoek. “Leioa aldatzeko prest dauden he­rri­tar guztiona izango da”, Ruben Belandia Leioako Ahal Duguko kideak ze­haztu duenez. Atzoko bi­­le­ran, Podemosek ez zuen protago­nis­mo berezirik izan. Azken asan­blada horretan erabaki zituzten herri-hau­­ta­gaitzaren izena (Esnatu Leioa) e­ta oinarrizko plan­tea­menduak o­nar­tu zituzten. Hurrengo batzarra o­tsai­laren 24an egingo dute 19:00etan Lamiakoko kultur etxean.

Ahal Duguk ez du u­dal hau­tes­kun­deetan par­te hartuko, baina prest dago to­kian tokiko biztanle eta era­gileekin hautagaitza he­rri­ta­rrak bultzatzeko. Uribe Kostan eza­gu­tze­ra eman duten le­henengoa da Leioakoa.

Lehenengo batzar irekian parte har­tu zuten leioaztarrek Udalean bo­terean betidanik egon den EAJren kudeaketa eredua gaitzetsi zuten. Pi­nosolo auzia aipagai, “Leioa us­tel­­keriaren mapan kokatu izanaz gain, kudeaketa iluna, herritarren par­te-hartze falta eta auzo gehienak baz­tertuta egotea salatu zuten”, azaldu du Belandiak.

Langabeziarekiko kez­ka ere nabarmena izan zen, 2.121 lan­gabetu baitaude udalerrian.

Hala, herri-hautagaitza bultzatzea erabaki dute, Hautesleen Elkartea i­za­era erabiliz, “hori baita legean aurreikusten den figura juridikoa, al­derdi politikoen menpe ez dagoen he­rritarren hautagaitza garatzeko”. Erabaki guztiak asanbladan hartuko dira, aurreratu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun