Uribe Kosta jaietan 2015

San Juan jaiek ez daukate etenik Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 17a, 12:40
© LEIOAKO UDALA

Aurretik herria jai-giroan bizi ba­da ere, barikuan, hilak 19, ekingo diete Leioako jaiei. Azken urteotako ohi­turari jarraikiz, Mari Pepa eta Arlote izango dira txupina botatzeko arduradunak. Aurten, 50 urte bete dituen Betiko ikastolari omenaldi txikia egingo diote: bertako Larraitz Alava ikasleak eta Alfon Diez gurasoak zabalduko dituzte jaiak. Ostean, kuadrillek jaitsierari ekingo diote. Bertan ez da faltako Betiko-ko neska-mutilen batukada. Jaietan barrena, kuadrillek hamaika pro­ba izango dute, lehia bizian.

Bestalde, Attikus Finch (Iruña) taldea izan da Leioako XV. Pop-rock Lehiaketako irabazle orokorra; baita bere modalitateko garailea ere. Metal modalitateko irabazlea The Descent (Bilbo) taldea izan da eta “Euskarazko abestirik onena” sari berezia Hartzak Blues Band (Balmaseda) taldeak lortu du “Amorrua dastatzen” abestiarekin. “Leioako Udala” saria Guda Dantza (Leioa) taldeak irabazi du. Finalak ekainaren 12an izan ziren, Kandelazubietan.

Domekan jokatutako Jota Txapelketaren XV. edizioaren irabazleak, ostera, Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra izan ziren.

Egitaraua:

Ekaina 19, barikua

10:00 Liburu azoka solidarioa. Antolatzailea: Leioako Udal Liburutegia – EGK Sortarazi. J.R. Aketxe Plaza.

19:30 Txupina eta pregoia: Mari Pepa eta Arlote. Udaletxea.

Koadrilen JAITSIERA. Ibilbidea:  Elexalde, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Bulebarra.

19:30 Musika-animazioa. BABEL COVERS. Bulebarra.

21:00 Txupina eta txosnak irekitzea, Mari Pepa eta Arlotegaz. Txosna gunea.

22:00 Saiheski Jana. Txosna gunea.

22:00  Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.

23:00 Erromeria. BABEL COVERS. Bulebarra.

23:00 Musika. DEMODE QUARTET. Aldapa entzunaretoa.

23:00 Kontzertua. DJ Bull. Txosna gunea.

Ekainak 20, zapatua

08:00  Irratsaioak. Leioako R.A.M.I Elkarteak antolatuta. Aldapa entzunaretoa.

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira

10:00 Liburu azoka solidarioa. Antolatzailea: Leioako Udal Liburutegia – EGK Sortarazi. J.R. Aketxe Plaza.

10:30  Koadrilen arteko Tortilla / Sandwich Txapelketak. Bulebarra.

11:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak. Bulebarra.

11:30 Eskubaloi partida mistoa. Leioako Selekzioa vs Askartzako Selekzioa. Sakoneta Kiroldegia.

12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

12:00 IKUSI (LEIOA) MAKUSI. Ikea Barri Plaza.

Familientzako margo tailerra. Adina 4-14

13:00 Bitsaren Jaia. Euskal Etxeen Plaza.

15:00 Koadrilen bazkaria. Bulebarra.

17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

17:30 Udal Eskupilota Eskolako finalak. Sakoneta Kiroldegia

18:00 LEIOA URBAN EGUNA. Aldapa entzunaretoa.

- IV. Leioako Breakdance Lehiaketa
- Slackline & Zirko tailerra.
- Graffiti & Kustomizazio tailerra.

18:30 Koadrilen arteko txikientzako playback-a. Bulebarra.

19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. SKRATX. Ameztu Produkzioak. Euskal Etxeen Plaza

19:30 Esku Pilota partidak. Izar gazteak. Sakoneta Kiroldegia

20:00 Musika. D’CAPRICHO. Ikea Barri Plaza

21:00 Koadrilen arteko ertainentzako playback- a. Bulebarra.

21:00 Sardina Jana. Txosna gunea.

22:00 Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.

22:00 Koadrilen arteko nagusientzako playback-a. Bulebarra.

22:00 Kontzertuak. LEIOA URBAN EGUNA. REGGAE SOUND SYSTEM PARTY. Aldapa entzunaretoa.

23:00 Kontzertua. ZIZKA MIZKA – ENKORE – SKAKEITAN. Txosna gunea.

00:30 Musika - DJ. GALKER. Bulebarra

Ekainak 21, domeka (Elizaurreko Aurreskua)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira

11:00 Meza. San Juan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.

11:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketako pisatze. Txikiak/Ertainak. Udondo Bulebarra.

12:00 ELIZAURREKO AURRESKUAren hasiera. Udaletxea.

Errekalde Nagusien Etxeko Abesbatza, Orpheo Ganbera Abesbatza eta San Juan Bataiatzailearen Parrokiako Abesbatzarekin.

12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (12:00 – 15:00)

12:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketa. Txikiak / Ertainak. Udondo Bulebarra.

13:00 Bitsaren Jaia. Euskal Etxeen Plaza.

13:30 Elizaurreko Aurreskuko mokadua. Kalitatea. Bulebarra.

14:00 LEIOAKO MUSIKA BANDAren emanaldia. Bulebarra.

17:00 Koadrilen arteko erlojupekoa (Txikiak). Aldapabarrena.

17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

18:00 Dantzan. Areto-dantzen erakustaldia. Sakoneta Kiroldegia.

18:00 Koadrilen arteko erlojupekoa (Ertainak). Aldapabarrena.

18:00 Dantza erakustaldia. Itxaso Maestre, Naiara Santacoloma eta Amaia Urquijo. Ikea Barri Plaza

18:30 DANTZA ERAKUSTALDIA  eta erromeria. Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatuta. Errekalde Plaza – Bulebarra.

19:00 Koadrilen arteko erlojupekoa (Nagusiak). Aldapabarrena.

19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. FESTARA. Xepeta Produkzioak. Euskal Etxeen Plaza

19:30 Larrain Dantza. Bulebarra.

22:00 Erromeria. AKERBELTZ. Bulebarra

22:30 Umore bakarrizketak. Leioa Comedy night. IÑAKI URRUTIA – DAVID NAVARRO. Aldapa entzunaretoa.

23:00 Kontzertua. THE LASAI – ALTXATU – KAOTIKO. Txosna gunea.

Ekainak 22, astelehena

11:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira

12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

13:00 Bitsaren Jaia. Euskal Etxeen Plaza.

17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

17:30 II. San Juaneko Padel Txapelketa. Torresolo Padel Clubaren laguntzaz. Torresoloko kantxetan.

18:00 Pailazoak eta jolasak. MAGIK CLOWN. Txosna gunea.

18:30 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (Txikiak). Pinosolo – Skate Park.

19:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (Ertainak). Ikea Barri Plaza.

19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. IPUIN KONTALARIAK. BUCABURRA. Euskal Etxeen Plaza

19:00 Txokolate-jana. Txosna gunea.

20:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (Nagusiak). Ikea Barri Plaza

20:00 Bertsolariak. ANDONI EGAÑA – BEÑAT VIDAL – OIHANA BARTRA – UNAI ITURRIAGA. Gaijartzailea: Maite Berriozabal. Bulebarra.

21:00 Koadrilen arteko frogak (Nagusiak). Leioako Izarra. Aldapa entzunaretoa.

Ekainak 23, martitzena

11:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira

12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

13:00 Bitsaren Jaia. Euskal Etxeen Plaza.

17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

18:30 Koadrilen arteko txiki eta ertainentzako bestelako jolasak. Barandiaran.

19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. MAGIA eta DIBERTSIOA. Euskal Etxeen Plaza

19:00 Txaranga. Txosna Gunea.

19:30 Koadrilen arteko nagusientzako bestelako jokoak. Barandiaran.

20:00 Kirolaren Gala. LEIOAKO EUSKAL KIROL ZALEAK-ek antolatuta. Bulebarra (Euria bada, Sakoneta Kiroldegian)

22:00 SAN JUAN GAUEKO ikuskizuna. VISITANTS Konpainia. “SOLSTIZIOA”. Bulebarra

22:30 Erromeria. GARILAK 26. Txosna gunea

23:15 San Juan Sua piztuko da. Udaletxea

00:00 SU ARTIFIZIALEN Ikuskizuna. PIROTECNIA ZARAGOZANA. Udaletxea.

00:00 San Juan gaueko Akelarrea. Txosna gunea

00:15 Txokolate jana. J.R. Aketxe Plaza.

00:30 Musika. TRIO MEDIANOCHE. Panchos taldeari omenaldia. Aldapa entzunaretoa.

00:30 Erromeria. TRIKIZIO. Bulebarra

01:00 Erromeria. GARILAK 26. Txosna gunea

Ekainak 24, eguaztena (San Juan Eguna)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira

12:00 Meza. San Juan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.

12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza.

13:00 Bitsaren Jaia. Euskal Etxeen Plaza.

17:00 Haurrentzako ekintzak Errekalde Plaza.

17:00 Koadrilen arteko Txiki eta ertainentzako Jantzi Merkeen Lehiaketa. Aldapa entzunaretoa.

17:30 Koadrilen arteko Nagusientzako Jantzi Merkeen Lehiaketa. Txosna Gunea

19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. ZIRKUA LEIOAN. Euskal Etxeen Plaza

19:00 Musika. ZANGO TALDEA. Ikea Barri Plaza

19:00 Jantzi Merkeen Lehiaketa. Txosna gunea

20:00 Txistorrada. Leioako Merkatari Elkartea. Bulebarra.

20:00 Askari handia. Txosna gunea

21:30 Koadrilentzako sari banaketa. Bulebarra.

22:30 Azken Traka eta Jaien amaiera. Bulebarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun