Uribe Kosta jaietan 2016

Leioan elkarretaratze animalistak egingo dituzte gaur eta bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 23a, 13:44
Gaurko eta biharko elkarretaratze animalistak iragarri zituzten Bilbon. © LEIOA ANIMALIEKIKO TRATU TXAR BARIK

Leioako San Bartolome auzoko jaiak direla-eta deitu dituzte abereekiko tratu txarren kontrako elkarretaratze bi. Lehenengoa gaur izango da, 18:00etan, Leioako bulebarrean eta bigarrena bihar, leku eta ordu berean. Leioa Animaliekiko Tratu Txar Barik kolektiboak egin du deialdia, iaz Esnatu Leioa herri-plataformak hartutako bidea jarraitzeko.

Leioa Animaliekiko Tratu Txar Barik kolektiboaren arabera, "iaz bildutako 10.000 sinadurei kasu egin barik, Leioako San Bartolome auzoko jaietan berriro ere asto probetako bi saio sartu dituzte egitarauan". Azaldu dutenez, protestak ez dituzte San Bartolomen bertan egingo, Leioako bulebarrean baizik, "iaz gertatu ziren istiluak ekiditeko". Jende oro gonbidatu dute parte hartzera: "hau bezalako irudiak berriro ez gertatzeko zure laguntza ezinbestekoa da. Zatoz!!".

Erlazionatuak

Leioako San Bartolomen ez da jairik faltako

Iker Rincon Moreno 2016 abu 18 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun