Leioako kaleak kolore arrosaz bete dituzte Emakumeen Martxan

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 10:08

Domekan, ehunka herritarrek urrats sendoak eman zituzten feminismoaren aldeko eta matxismoaren aurkako Leioako IV. Emakumeen Martxan. Egun horretan, kolore arrosako kamisetek Leioako kaleak bete zituzten jai giroan burutu zuten ibilbidean. Hemen dituzue martxoaren 8ko programazioan kokatzen den jarduerak utzitako irudi batzuk.

Aurten ere, martxoaren 8a dela eta, beste hainbat jardueren artan, Leioako Udalak Emakumeen Martxa berreskuratu du; izan ere, 2018an hasi zen ekimenak etenaldia izan zuen pandemian zehar, baina atzo, martxoaren 12an, mila partaide inguruk aldarrikapenez betetako ibilbidea egin zuten.

Adin guztietako hainbat emakumeek zein gizonek parte egin zuten Leioako kaleetatik egin zen hiru kilometroko ibilbidea. Gainera, Boulevarden egon ziren Hortzmuga antzerki-konpainiako Begotxu eta Mirentxu animatzaileek goiza alaitu eta ekimenaren helburu aldarrikatzailea azpimarratu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun