Ustez armatuta zegoen gizon bat bere etxean gotortu da hiru orduz Leioan

Ander Zarraga 2023ko eka. 12a, 14:28

Ertzaintzak 54 urteko gizon bat atxilotu du gaur Leioan desordena publikoak eta mehatxuak leporatuta, besteak beste, leihotik kalera objektuak botatzeagatik. Hasiera batean, gotortutako gizona armatuta zegoela zabaldu denez, poliziak hedapen berezia egin du. Segurtasun Saialak azaldu duenez, agenteek etxea miatu dutenean hainbat arma zuri, tartean katana batzuk, eta bi arma labur aurkitu dituzte; hala ere, oraindino armak benetakoak ala simulatuak ziren ari dira egiaztatzen.

Goizeko 07:10ak aldera, Ertzaintzak eta Leioako Udaltzaingoak dispositibo bat ezarri dute Sabino Arana etorbidean, leihotik kalera objektuak botatzen ari zen gizon bategaz bitartekotza egiten saiatzeko.  Dispositiboari suhiltzaileak eta anbulantzia psikiatriko bat ere batu zaizkio. 

Jarduketan, Ertzaintzako hainbat unitatek parte hartu dute, tartean, negoziazio-taldea eta Berrozi Berezi Taldeko agenteek. Gertaera 10:30ak aldera eman dute amaitutzat, gizona desordena publikoen delitua eta mehatxu-delitua leporatuta atxilotu dutenean. Etxea miatu dutenean, agenteek hainbat arma zuri, tartean katana batzuk, eta bi arma labur aurkitu dituztela ere jakinarazi du Segurtasun Sailak; orain benetako armak ala simulatuak diren egiaztatzen ari dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun