Egitaraua

Badatoz Leioako San Bartolome jaiak!

Ander Zarraga 2023ko abu. 22a, 10:35

Iaz egin zuten egun bateko luzapenaren ostean, uda honetako Leioako San Bartolome auzoko jaiek lau eguneko egitarauari eutsiko diote, hilaren 24tik 27ra, hain zuzen. Auzoko bizilagunek argi utzi dute antolatzen den komunitate bat dutela, eta urtez urte jaiak eta askoz gehiago antolatzeko gai direla, hala nola maiatzean egiten duten Sanbar Blues Fest musika-jaialdia, txangoak, berbaldiak, tailerrak...

Egitaraua:

Abuztuak 24, eguena
San Bartolome

  • Trikitilariak.
  • 11:30 Txupinazo eta jaien hasiera.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 12:45 Nagusientzako luntxa.
  • 13:00 X. Igel-toka Txapelketa.
  • 18:00 Puzgarriak.
  • 19:00 Kuklux fanfarrea eta mozorro lehiaketa.
  • 21:00 Sardinada herrikoia.
  • 22:30 Gau festa Nonbait taldearekin.

Abuztuak 25, barikua
San Bartolometxu

  • 11:00 Umeentzako tailerrak eta talo tailerra.
  • 11:30 Umeentzako margo-txapelketa.
  • 14:30 Margo-txapelketako sari-banaketa.
  • 18:30 Asto-probak.
  • 19:30 XVII. Tortilla txapelketarako inskripzioa.
  • 21:00 Tortillen aurkeztea eta sari banaketa.
  • 22:30 Gau-festa GORA HERRIA taldearekin.

Abuztuak 26, zapatua

  • Etxebarria aita-semea goizean zehar.
  • 10:30 Euskal produktuen merkatua.
  • Puzgarriak.
  • 13:00 Kantu Txosneo herrikoia.
  • 15:00 XIII. Herri Bazkaria eta bingoa.
  • 19:00 Motozerra erakusketa.
  • 20:30 Etxebarria aita semea.
  • 21:00 Zezen mekanikoa.
  • 23:00 Gau festa Urrats taldeagaz.

Abuztuak 27, domeka

  • Etxeberria aita-semea goizean zehar.
  • 11:00 LVI. Marmitako Txapelketa.
  • 11:30 Haurren marmitako masterclass.
  • 13:30 Apar festa, eskolako atean.
  • Lapikoen aurkezpena.
  • 18:00 Marmitako Txapelketako sari banaketa.
  • 18.30 Asto probak eta sari banaketa.
  • 20.30 Txokolatada.
  • 21:00 Zumba Raulegaz. Jaien amaiera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun