Leioako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleek maskulinitate-ereduei buruzko gogoeta egin dute

Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 16:24
Gaur goizean, Kultur Leioan egin duten topaketaren irudia. © LEIOAKO UDALA

Gour goizean, Kultur Leioako auditoriumean izan dira Neneko Lambea, gimnasia erritmikoko kirolari eta Fisika eta Ingeniaritzako ikaslea, Yuri Bilbao, Leioako Barandiaran Institutuko ikaslea, Beñat Urrutikoetxea eta Juan Manuel Feito, Piper Txuriak Elkarteko kideak.

Leioako ikastetxeetako DBHko laugarren mailako ikasleek maskulinitate-ereduei buruzko jardunaldi batean parte hartu dute gaur goizean. Leioako Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu duen programazioaren barruan antolatutako ekitaldian, gazteak maskulinitate-moten aniztasunaz sentsibilizatzeko eta hezteko.

Hezikidetza Maskulinitatea Eraldatuz izenburupean, hitzaldia Kultur Leioako auditoriumean egin dute eta bertan izan dira Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria eta Berdintasun zinegotzi Consuelo Castellanos.

Xabier Madariaga kazetariak gidatu du jardunaldia, eta mahai-inguruan, Leioako bi gaztek hartu dute parte: Eneko Lambea gimnastika erritmikoko kirolari eta Fisika eta Ingeniaritzako ikasleak eta Yuri Bilbao Barandiaran Institutuko 17 urteko ikasleak. Biek maskulinitatearen eredu nagusiari jarraitzen ez dioten pertsona gisa aurkeztu dituzte beren esperientziak.

Piper Txuriak Elkarteko bi kidek ere parte hartu dute: Beñat Urrutikoetxea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, eta Juan Manuel Féito, berdintasunaren eta maskulinitate berrien arloko prestatzailea. Entitate hori gizonen arteko adiskidetasun- eta hausnarketa-gune gisa definitzen da, sexismoak eta gizon izatearen ondorioek nola eragiten dieten ulertzeko.

Jardunaldiak maskulinitate hegemoniko mota bat ez jarraitzearen ondorioak jorratu ditu, maskulinitatea ikusteko modu desberdinek gizartean duten eragina, gazteen ikuspegia maskulinitate berrien aurretik, maskulinitatearen deseraikuntza edo gizonek feminismoan duten papera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun