Txapel Reggae jaialdia antolatzeko boluntarioak behar dituzte

Nahia Martinez Gondra · Hodei Torres 2023ko eka. 21a, 10:26

Urtero legez, Txapel Reggae musika jamaikarreko jaialdia ospatuko dute Armintzan, uztailaren 15ean. Aitzitik, aurten boluntario gabezia nabaria igarri dute antolatzaileek, eta, horregatik, jendea animatu gura dute jaialdiko antolakuntzan laguntzeko: "Boluntarioak bilatzeko deialdia zabaldu dugu jendartean ikustarazteko horrelako jaialdi bat ez dela bakarrik antolatzen; atzean lan handia dago". Hala, jaialdi honetan parte hartu eta zure laguntza eskaini gura baduzu, bidali email bat armintzajb@gmail.com korreora "laguntzaile" gaiagaz. Bertan, zure izen-abizenak, pertsona kopurua, herria eta telefono zenbaki bat adierazi beharra dago antolatzaileak zugaz harremanetan jarri ahal izateko.

Boluntario kopuru minimoa ezarri dute; 100 lagun inguru behar dituzte jaialdian laguntzeko. "Ardura errezak dira, adibidez, trafikoa kontrolatzeko laguntzaileak behar ditugu", azaldu dute antolatzaileek.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun